XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez zeuden baserrian, restaurante batean baizik eta ez zegoen txalaparta montatzerik (ez zuten ez otarrik, ez oholik) Zer egin zuten? Paso nivel-ean zegoen kaseta desmontatu eta material horrekin txalaparta osatu eta jo eta ke iardun omen ziren jotzen.

Uste dut testimonio hauek baliogarriak direla ulertzeko txalaparta zer izan den eta zertarako.

Kuriosoa da txalaparta beti festa giroarekin lotua ikusten dugula, festa horren osagai musikal bezela.

Bestetik gauarekin lotua ikusten dugu.

Sekula ez diot entzun txalapartari zahar bati egun argiz jo izan dutenik.

Egun argiz jo izan dute oraingo garaiean bainan ez txalaparta bizirik zegoen garaiean.

Beste gauza kurioso bat dantzarena da.

Aipatzen dituzte saltoak, bainan askotan galdetu diegu eta ez dute dantzarik ezagutu, nahiz eta txalapartaren erritmoa espeziala izan dantzarako.

Gaurko saioetan askotan ikusten dugu jendea, gaztea gehienbat dantzan.

Orain dela denbora gutxi datu bat jaso da eta Iruinean, Nafarroan, gaudenez interesatzen zaizue.

Zera da, Jesus Arze (Usurbilgo txalapartari gaztea) Errazun jotzen ari zela gizon batek esan omen zion: Ba guk horrelako musika ezagutu genuen hemen ere.

Berak zortzi edo hamar urte zituela gogoan omen zuen ostatuan edo sagardotegian horrelako zerbait egiten zela.

Noski ez zen ondo gogoratzen.

Gogoan zuen bakarra zera zen, ohol baten gainean jotzen zutela eta joera horri ematen zitzaion izena: Kirikoketa edo txirikoketa.

Hau ere beste izen onomatopeikoa, txakuna bazala.

Hau oso interesgarria da eta sakondu egin beharko zen, ea nafartarrak jartzen zareten lan horretan.

Orain arte esandakoarekin uste dut idea bat egitea dagoela txalapartaren funtzioari buruz.

Garrantzi handikoa da hau ulertzea zeren askotan txalapartari buruz hitzegiten da txalaparta ezagutu gabe.

Askotan txalapartari buruz esaten denak ez du zerikusirik oraintxe esan dugun honekin.

Askotan astokeri-lelokeri ugari entzuten ditugu.

Askotan txalapartari ematen zaizkion funtzioak txalapartariek ez dituzte ezagutu.

Adibidez entzuna izango duzue abisuak pasatzeko erabiltzen zela edo.

Egia esan, nahiz eta askotan galdetu ez Goikoetxeak ez Zuaznabarrek ez dakite horren berririk.

Zenbait jendeak dio txalapartarekin Sagardo lana bukatu dugu abisua pasatzen zela.

Ez, ez zen hori, sagardo lana bukatzen zenean festa hori antolatzen zen.

Jendeak ongi zekien lana bukatua zegoela bainan inporta zitzaiena festa zen.

Zergaitik batzuek esaten dute halakoak txalapartari buruz? non jaso dute dato horiek?.

Uste dut horren arrazoia zera dela: Ez dute ulertzen nola tresna hori baliogarria izan zitekeen giro hartan eta jende harentzat.

Ez dute ulertzen festa estilo hura baliogarria zela gizarte hartan.

Garai eta giro hartako jendea ekarriko bagenu gaurko festa batetara seguraski ez zuten ezer ulertuko ere.

Zenbait jende ez da honekin konformatzen eta danari esplikazio bat eman nahi dio berak.

Ulertzen ez dutenez arrazoi bat bilatu behar diote.

Ez dut esaten sekula ez dela erabili abisuak pasatzeko, zenbait ezkila joera bezala (sua, heriotza...) esaten dudana da: Ez dela hori dakiguna.

Txalapartarekin indioen ke seinalekin bezala gertatu da Indioek ez dute sekula jakin beren kearen bidez abisuak pasatzen ari zirenik, guk bai.

Ba dago beste anekdota bat.